© Jorge Allende

Anne Landa (Donostia 1971)



- Akordeoi goi-mailako titulua Grenobleko nazio-kontserbatorioan (Frantzian), aho batez urre domina.


- Boris Porena-rekin konposaketa ikasketak Erroman (1995).


- Alexander Teknikako irakaslea  Ámsterdam-eko  “Alexander Techniek Centrum”-en (1997-2001) T. Marwick  eta  P.Versteeg irakasleekin.

2002. urtetik Anne Landa Alexander Teknikako irakaslea da Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian (Musikenen).



Anne Landa-k hurrengo erakundeetan eskeini izan ditu Alexander Teknikako ikastaroak:


- Alcala de Henares-eko unibertsitatean (Aula de Música).

- Nafarroako herri-unibertsitatean.

- Euskal Herriko unibertsitatean.

- Spanish Brass Luur Metalls udako ikastaroetan. (Alzira, Valencia-n)

- Biarritz-eko gazte ballet-a.

- Donostiako Kontserbatorio eta Musika estola.

- “Enrique Granados” musika eskola (Majdahonda, Madrid)

- Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga kntserbatorioan.

- Gernikako Musika eskolan

- Udako akordeoi ikastaroak,  Alcobaça (Portugal).

- Calahorra (Huesca)-ko Kontserbatorioa.

- “Ángel Arias” (Madrid) Kontserbatorio profesionalean

- El Ferrol-eko Kontserbatorioan.

- Teresa Berganza (Madrid) Kontserbatorio profesionalean

- Sotomesa (Madrid) musika eskolan

- Madrilek erkidegoko musika eskoletako  irakaslegoarentzako zuzenduriko ikastaroak.


Anne Landa APTAEko partaidea da ( Espainiako Alexander Teknikako irakasleen elkartea) eta STATekoa (Alexander Teknikako sozietatea, Londres-en kokatua)


Musiko bezala, Anne Landak Erroman jardun zuen AccoLand bikotearen partaidea izan zen Claudio Jacomuccirekin. Kontzertu eta konposatzaile ugarien estreinaldiak eskeini ditu: Andriessen, Crivelli, Donatoni, Mannino, Porena, Romitelli, Sugiyama, Tadini, etab. Hurrengo jaialdi eta antzokietan: Teatro dell´opera (Erroma)estival di Novurgia (Milán), Festival de Música y Danza (Granada), Gaudeamus Fondation (Ámsterdam), Festival de Nuevas Músicas (Bilbao), Orff Zentrum (Munich), Teatro Rossini (Pesaro), Academia suiza (París), Palazzo delle Esposizioni (Roma), Donostiako Musika Hamabostaldian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian,etab.


Italian,Castelfidardo-ko konposaketa pedagojiko lehiaketan irabazlea izan zen  “Lin e Lon, 10 estudios para acordeón” bere lanarekin, haurrentzako akordeoi irakaskuntzari zuzendua.


Anne Landak grabaketak egin ditu Radio Televisione Italiana (RAI)-n, Radio Vaticana, Radio Nacional de España (RNE) eta Radio Svizzera italiana, eta Musica e Poesia diskografia, Esperia, Musica Fundamental eta Arsis.


2017an “La ciudad de las mentiras” estreinatu du Madrilgo Teatro Realean, Elena Mendoza konposatzailearen operan parte hartuz eszenan “Carmen” bakarlari bezala.

ANNE  LANDA

Akordeioa & Alexander Teknika



BIO                ALEXANDER TEKNIKA                DISKOGRAFIA                KONTAKTUA                PRENTSA                CASTELLANO            ENGLISH